Categoría: Buena Nueva

    Asteko lehen egunean Magdalako Maria hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi zuen. Orduan, Simon Pedrorengana eta Jesusek maite zuen beste ikasleagana itzuli zen lasterka, eta esan zien: “Eraman egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non ipini duten”. Irten ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea, eta […]

Leer más

Markos 14,1-15.47   Eguerdian, ilundu egin zuen lurbira osoan hirurak arte. Hiruretan, Jesusek oihu handiz esan zuen: “Eloi, Eloi, lema sabaktani?” (Hau da: “Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?”). Hau entzutean, bertan zeuden batzuek esan zuten: “Eliasi deika ari duk”. Orduan, batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera […]

Leer más

Joan 12,20-33   Jaietan Jainkoari kultu ematera joan zirenen artean baziren greziar batzuk. Hauek Galileako Betsaidako Feliperi hurbildu eta eskabide hau egin zioten: “Jauna, Jesus ikusi nahi genuke”. Felipe Andresi esatera joan zen, eta biek, Andresek eta Felipek, Jesusi jakinarazi zioten. Jesusek erantzun zien: “Iritsi da Gizonaren Semearen aintza azalduko den ordua. Bene‑benetan diotsuet: Gari‑alea, […]

Leer más

Joan 3,14-21  Eta Moisesek basamortuan brontzezko sugea hagan jaso zuen bezala, halaxe izan behar du jasoa Gizonaren Semeak, harengan sinesten duten guztiek betiko bizia izan dezaten. “Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan. Zeren Jainkoak ez […]

Leer más