[:es]Toma de posesión de Egoitz Arruza como Vicario Territorial[:eu]Egoitz Arruza Lurraldeko Bikario karguaz jaubetu da[:]

[:es]El Obispo y los Vicarios Generales y Territoriales están celebrando el primer encuentro del curso con la novedad de dos nuevas incorporaciones. Egoitz Arruza ha tomado posesión como Vicario Territorial de la zona de Uribe (VI Vicaría) sucediendo en el cargo al presbítero Félix Larrondo y el nuevo Secretario General, Juan Manuel Seco, se incorpora al Consejo para proseguir con la labor del anterior Secretario, Gaspar Martínez.

El Consejo Episcopal de la Diócesis de Bilbao tiene por costumbre reunirse los martes. El Obispo y los Vicarios han iniciado el primer encuentro del curso con el acto de toma de posesión del nuevo Vicario Territorial, Egoitz Arruza, quien ha realizado la Profesión de Fe y el Juramento de Fidelidad.
En el Consejo Episcopal, un instrumento – presidido por el Obispo- para fomentar y coordinar la acción pastoral- prosiguen con la labor emprendida hace cinco años los dos vicarios generales (Ángel Mari Unzueta y Félix Alonso) y los vicarios territoriales Kerman López (vicarías I y II), Antón Rey (vicarías III y VII), José Agustín Maiz (vicarías IV y V) y Egoitz Arruza, quien se incorpora en esta nueva etapa como vicario de la VI.
Tal y como manifestaba Egoitz Arruza en el número correspondiente a junio de la revista diocesana, Alkarren Barri, afronta esta nueva etapa “con la ilusión y ganas de emprender algo nuevo y el vértigo y responsabilidad del que se adentra en una nueva aventura”.

[:eu]

Gotzaina eta Bikario Nagusiek eta Lurraldeetako Bikarioek kursoko lehenengo batzarra ospatzen dihardue, arpegi barri bigaz. Egoitz Arruza Uribe eskualdeko (VI. Bikaritza) Lurraldeko Bikario karguaz jaubetu da, Felix Larrondoren lekua hartuz eta Juan Manuel Seco Idazkari Nagusi barria be Kontseiluan txertatu da, Gaspar Martinez aurreko Idazkariaren lanari jarraipena emoteko.

Azken urteotan, martitzenez batzartzen da Eleizbarrutiko Gotzain Kontseilua. Eta gaur, Gotzaina eta Bikarioak, kursoko lehenengo batzarraren hasieran, Egoitz Arruzak Lurraldeko Bikario kargu barriaz jaubetzeko egin dauan Fede Autormenaren eta Leialtasun Zinaren lekuko izan dira.

Gotzaina buru dala, pastoralgintza suspertzeko eta koordinatzeko batzartzen dan Gotzain Kontseiluan, orain dala bost urte bikario nagusi biek (Angel Mari Unzuetak eta Felix Alonsok) eta lurraldeetako bikarioek (Kerman Lopezek, I. eta II. bikaritzan, Anton Reyk, III. eta VII. bikaritzetan, Jose Agustin Maizek, IV. eta V. bikaritzetan eta orain Egoitz Arruzak ordezkatuko dauan Felix Larrondok, VI. bikaritzan) ekin eutsen lanari jarraipena emongo deutse.

Egoitz Arruzak ‘Alkarren Barri’ eleizbarrutiko aldizkariaren ekaineko alean adierazo ebanez, “ilusinoz eta eginkizun barriari ekiteko gogoagaz eta abentura barrian sartzeak eskatzen dauan erantzukizunez” aurre egin gura deutso aldi barri honi.

Idazkaritza Nagusia

Beste alde batetik, Juan Manuel Secok be kursoko lehen Gotzain Kontseilu honetan parte hartzen dihardu Idazkari Nagusi lez. Aitatu barri dogun eleizbarrutiko aldizkariaren ale berean egindako adierazpenetan inoanez, bere itxaropena eta helburua “Bizkaiko Eleizak beragan jarritako konfiantzari erantzutea” izango dira.

[:]